Laguntza honi osatzen, eskuragai daude hurrengo Bideo-tutorialak.

Gela birtualak kudeatzeko irakasleek http://kudeaketacvb.ehu.es web gunera jo behar dute, bertara sartzeko irakasleari dagokion LDAP erabiltzaile izena eta LDAP pasahitza sartu beharko ditu.

Behin barruan, pantaila, jarraian azaltzen den lau ataletan zatiturik agertzen da:

- Uneko ikasgelak

- Eskaera onartzeke

- Eskaera berriak

- Partaidea naiz

 

UNEKO IKASGELAK atala

Atal honetan aktibo dauden irakasgaien informazioa agertuko da, aipatu behar dugu UNEKO IKASGELAK atalean agertzen den informazioa ESKAERA ONARTZEKE ataletik datorrela, eta gauero automatikoki betetzen den prozesu honetan irakasleak ez duela parte hartu behar.

Atal honen barruan, irakasgai bakoitzaren titulazioa/irakasgaia, taldea eta irakasgaiekin burutu daitezkeen ekintzak agertuko dira.

Irakasgai bati aplikatu ahal zaizkion ekintzak bi dira, honako hauek:

  1. Ikasgelatik Irten Botoia sakatzen irakaslea gela birtualetik irtetzen da. Beste irakaslerik ez badaude gela birtuala desagertuko da.
  2. Bateratu  Gela birtual batean ikasleen zerrenda desberdinak kargatzen ditu. Botoia sakatzen ikasleen taldeak agertuko dira (irakasleenak eta beste gela birtualean ez daudenak). Bateratzeko ikasgaiek hizkuntza bera izan behar dute. Adibideak
  3. Bateraketa aldatu Egindako bateraketa bati taldeak gehitu edo kentzea ahalbideratzen du.
  4. Partaideak Gela birtual bateko irakasle partaidea ez den edozein irakasle ahalbidetzen du GAURren errregistraturik ez dagoen irakasle edota ikasle bat aula birtual horretan sartzea. Beti ere gehitu nahi diren erabiltzaileak LDAP erabiltzailea baldin badute. Erabiltzaile bati nola Gehitu eta Kanporatu
  5. Edukiak kargatu: Edukiak kargatu aurreko ikasturteen (2009/10etik aurrera) gela birtual baten edukiak kargatzea ahalbideratzen du eGela uneko gela birtual batean. Edukiak nola kargatu
UNEKO IKASGELAK
Titulazioa
Gaia/Asignatura Irakasgaia
Taldea Kurtsoa Ekintzak
Campus Virtual para Universidades del G-9
Gaia/AsignaturaWeb 2.0 practica: Herramientas y recursos (21050)
    (21050) T/G: X02

Ikasgelako irakasleak

Irakaslea 1, Irakaslea 2, Irakaslea 3
X01 10/11
Bateraketa aldatu
Partaideak
Edukien karga
Campus Virtual para Universidades del G-9
Gaia/AsignaturaWeb 2.0 practica: Redes Sociales (21051)

Ikasgelako irakasleak

Irakaslea 1, Irakaslea 2, Irakaslea 3
X01 10/11
Bateratu
Partaideak
Edukien karga
Aukera askeko plan orokorra
Gaia/AsignaturaWindows Aplikazioen Programazioa Delphi Bitartez (17973)

Ikasgelako irakasleak

Irakaslea 1, Irakaslea 2, Irakaslea 3
X31 10/11
Bateratu
Partaideak (6)
Ikasgelatik irten

 




ESKAERA ONARTZEKE atala

Atal honetan bete gabeko eskariak agertuko dira. Hau da, alta ematea eskatu diren irakasgaiak eta oraindik aktibatu gabe aurkitzen direnak, alta ematea eskatu diren irakasgaiak, eta baja emateko eskatu diren irakasgaiak.

Atal honen barruan hau agertuko da: irakasgaien titulazioa/irakasgaia eta taldea.

Irakasgai horien eragiketa bat ezeztatu nahi izanez gero, irakasgaia aukeratu eta Ezeztatu botoia sakatu beharrra dago.

 

ESKAERAK ONARTZEKE
Titulazioa
Irakasgaia
Taldea Kurtsoa Eragiketa
Master universitario en Comunicación Multimedia UPV/EHU-EITB
Multimedia produktuen programazioa eta ebaluazioa (502385)
x31 09/10 Ikasgelaren alta
Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua
Espainiar eta Euskal Komunikazio-Sistema (13461)
F31 09/10 Ikasgelaren alta
Ezeztatu

 

ESKAERA BERRIA atala

Atal honetan, oraindik plataforma (eGela) aukeratu gabe dauden irakaslearen irakaskuntzaren irakasgaiak agertzen dira.

Atal honen barruan irakasgai bakoitzeko titululazioa/irakasgaia eta taldea.

Irakasgai jakin bat Campus Birtualean alta emateko, alta eman botoia sakatu.

Gela birtual bat badago irakasgaiarekin lotuta (beste irakasle batek eskatu duelako) irakaslea sar dezakeela Sartu botoia sakatzen

eGelako ikastaroren batean alta ematean, aurreko ikasturteetako kopiaren bat badago bi aukera daude:

- Ikasgela hutsari alta ematea: ikasgela huts bat sortzen du, edukirik gabe.

- Alta eman edukiak kargatuz: gela berri bat sortzen da aurreko ikasturteko kopia izango balitz bezala (2009/10 ikasturtetik aurrera). Nola eman alta edukiak kargatuz

ESKAERA BERRIA
Titulazioa
Irakasgaia
Taldea Kurtsoa Eragiketak
Master universitario en Comunicación Multimedia UPV/EHU-EITB
Multimedia produktuen programazioa eta ebaluazioa (502385)
x31 09/10
Alta eman
Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua
Espainiar eta Euskal Komunikazio-Sistema (13461)
F31 09/10
Alta eman
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua
Gaibakarreko Ikastaro Aldakorra I (13101)
F31 09/10
Ikasgelara sartu

 

PARTE HARTZEN DUT atala

Gela batean gehitutako erabiltzailea, GAUR-en, gela horretarako irakasle edo ikasle gisa agertu ez arren, gela birtualean sartzen den erabiltzailea da. Gela birtual bat eGelan aktibo dagoen irakasgai-taldea da.

Gela birtualaren barne dagoen edozein irakaslek, irakasle partaidea ez bada, gehi dezake.

Hiru partaide mota daude: Ikaslea, irakaslea eta editatzeko baimenik gabeko irakaslea.

- Irakasle partaide batek, irakasle titular bati dagozkion eragiketa guztiak burutu ahal izango ditu. Hala ere, Gelen Kudeatzailean, ezingo du inolako eragiketarik egin, ezta gelatik kanpo gelditzea ere.
- Ikasle partaide batek ikasle baten eragiketa berdinak burutu ahal izango ditu.
- Editatzeko baimenik gabeko irakasle partaide batek, eGela plataforman sartuko da bertan rol honek dituen baimenekin.

Erabiltzaile batek, gela batera gehitu ahal izateko, honako baldintzak bete behar ditu:

- LDAP erabiltzailea izatea
- Gela horretan irakaslea edo ikaslea ez izatea


Erabiltzaile partaide batek ezingo du, inolaz ere, bere burua gelatik kanpo atera, bakarrik egoera aldatu ahal izango du GAUR-en aipatutako gelari lotuta agertzen bada. Egoera aldaketa hori, hala badagokio, gaueko prozesuan egingo da. Hauek izango dira burutuko diren aldaketak:

- Irakasle partaide (edo editatzeko baimenik gabeko irakasle) izatetik irakasle izatera, baldin eta GAUR-en gelan irakasle gisa esleitu bada.
- Ikasle partaide izatetik ikasle izatera, baldin eta GAUR-en gelan ikasle gisa esleitu bada.


OHARRA: Partehartze hau ez da aintzat hartuko irakaskuntza birtualaren txostenak egiteko, ezta ere eGela ikastaroaren edukiak berreskuratzeko hurrengo ikasturteetan.


PARTE HARTZEN DUT ...
Titulazioa
Irakasgaia
Taldea Egoera Baimenak Noiztik Nork
Comunicación Social
Software para análisis cualitativo (502254)
x01 burutua Ikaslea 18/01/2010 Ikaslea 1

 

 

Logotipo de eGela